s
s
s
s
s
s

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player


Detalle

MUNDUKO POETEN AGERI UNIBERTSALA

ELKARTU ZAITEZ GUREKIN!

Olerkilari, “Munduko Poetak” geure mugimenduaren helburuak ezagutzen badituzu, baita “Ageri Unibertsala” ere, halaber zure  sinesmenekin leiala izan nahi baduzu, guk, mundua alda dadin duzun pasioan, anaiatzat onartzen zaitugu, eta zure berba, zure trebetasunaren adierazpen funtsezkoa izanik, mundua aldatzeko giltza izan dadin.

MUNDUKO POETEN AGERI UNIBERTSALA

Munduko poetak: Bizitzaren iraupena zaindu arren, indarrak biltzeko unean gaude: Bakearen Gudariak eta Gizadiaren epe berri baten Mezulariak gara. Argiaren Poetak Gara eta Argia da, inolako arazoengatik bazter ezina dugun deialdira, eramaten gaituen ibilgailua. Gaur egun hiltzorian dagoen epe endekatuan gaude eta Epe Berri baten jaiotza bizitzen, non poetak, eginkizun zehatza jokatzear duen.


Gizadia bizirik irauteko une erabakigarrian dago: iraungitzera daramakion amildegiaren bidean jarraitu ala lema aldatuz, bizitzaren jarraipena baiesten dioen gainditze kolektiborantz, ibilbidea ezarri.   

     ingurugiro Gizonak gogoratzen duen antzinako antzinatik, gizadiaren izatea,  ingurugiroaren baliabideekin batasun loturan bizi izan da, bizirik irauteko aukera, baieztatu zioten eta diotenak. Aldiz eta paradoxoki baina gizonak, bere handikeri gogoan, planeta hondamenera bideratu du, espeziearen iraupen ahalmena arrisku larrian jartzeraino. Gizonak ez badu norabidea aldatzen, ORAINTXE BERTAN!, aurreko belaunaldiek gu gorrotatzeko zergati sendoak izango dituzte.

Geroz eta gehiago “Asko guraren”  murgilduta gauden kontestu berberan, planetaren baliabideek ez dira hazi eta bizirik irauteko erabiltzen soilik, baizik eta baliabide gizatiarrak ere, gizonen arteko konpetentzi anker eta kriminalera eramaten gaituena oraintxe bertan izateagatik, handitzeagatik edo: “Hau al bestea, NAIZ, baina NAIZ! Edo zeu baina gehiago naiz...” soilik esateagatik, elkar hiltzen ari garen punturaino.

Nola natura eta gizadiaren tresnen erabiltze neurrigabekoarekin etengabe planeta hondatzen dugun, hala suntsiketa orokorreko armak egiten dira, ordu gutxitan  gizadi osoa hondatzeko gai direnak, eta agintearen nagusitasuna esku berdinetan kontzentratzen da beti, gaur egun “Inperioa/ek” bezala ezagutzen ditugunak.

Dena ez da ezezkorra ordea, zeren, kaos morala, kaos etikoa, kaos politikoa ( guda zitalak) kaos ekonomikoa ( zentzugabekeriak) ERDITZE ISTORIKOAREN agerpenak baitira, emakume batek umea erditzerakoan bezala, epe baten heriotza da bere magaletik bestea sortzen den artean.

 

1.- Menderatzaile bakarra izateko, bata bestearen ezinbesteko suntsiketara eraman gintuzkeen, grina honen aurrean  eta  hainbeste basakeri aurrean. Eta datozen garai berrien argian. Munduko Poetek, alde batetik protestaren bidea hartu dugu, baina halaber egunsenti berri baten eraikitzearena, gizonaren erabateko liberaziora bideratzen duena

2.- Munduko Poetek, denak ez, Munduko Poetek bakarrik, zeren munduko poeta guztiak ez gaude prest :“ ez naiz”  (baizik) GARA, esateko. Hiltzen ari gaituen EGOa baztertzera prest gaudenok eta BERDINTASUNEAN elkar begiratzeko gai garenak, kabalgata kolektiboa hasten dugu munduan zehar  eta olerkien antzea gizadiaren zerbitzurako uzten dugu.

3.- Poeta izateak ez du poema ederrak bakarrik idaztea esan nahi, BIZITZEA baizik, eta bizitzeak ez du bakarrik sentitzea esan nahi, praktikatzea baizik, eta eginkizun hori egunerokoa da, betikoa burua pentsatzeko eta bihotza sentitzeko dauzkagun bitartean.

4.- Munduko Poeta izatea askoz zailagoa da, Ageri honen alde funtsezkoa onartzea da, bizitzaren babesa onartzea da, maitasunarena, aniztasunarena, askatasunarena eta :”neure bizitza, maite dudan arren, bizitzarentzat ematen dut”, esateko gai izatea. Horregatik da, esaten dugula, ASKI, ergelkerietaz”. ASKI  EGOEKIN, bakoitza eta guztion hazierari  laguntzen ez diotenekin. Eta poesiaren antzea  gizadiaren izatearentzat uzten dugu.

5.- Munduko Poeta izatea, gizadiaren izatearen zelaietatik zamalkatzen doan, gudaria izatea da, antzina- antzinatik  egin izan zuen bezala, hobezintasun eta bizitzaren hazkunde bidezkoaren atzetik, esku dauden jantzi eta egoerarekin moldatzen garen bitartean. Horregatik da, ez garela geldiak izango egunez egun egiten diren bidegaberiekin. Libertatearen izenean, ahotsa altxatuko dugu  argi errainua bezala eta koldarra dardaratu araziko dugu, zeren hitza, historiaren luze zabalean  hiltzaileak ezagutu duen arma hoberenean, bihurtuko dugulako.

6.- Aintzatesten dugu mendeen zehar gizadiaren hazkuntzarako munduko poeten emaitza preziatua.Bere izena, historia unibertsalaren mendeurren liburuetan eta gizonen oroimen orokorrean, estanpatuta utzi zuten haiek. Aintzatesten  dugu baita ere hainbat poeta ezezagunen ekarria denboraren zehar legendazko zereginak betetzen luditik igaro zirenak. Beraien garaietarako ekarpen handi haiek izan ziren balioan sinesten dugu, gaur egun barne, baina gizadiarentzat garai berri baten atarian gaude, eta bestalde, XXIgarren mendeko poetek ez dugu iraganarenik nahastu nahi  oraina eta geroa hobeto begiratzeko. Mende honetako Munduko Poetak sortzaileak izatera deituak gaude, asmamenaren bidez  GAUR gizadiak garrasika  eskatzen dituen erantzun eta azalpenak aurkitzeko bizitzen ari garen hondamen nabariaren aurrean.

7.- Munduko Poetak guztiok berdinak adierazten gara, ospetsuak eta gutxiago ezagutuak, izendatuak eta izengabekoak, aberatsak eta behartsuak, beltzak eta zuriak, mestizo ala horiak, betiere bizitzaren alde honetan kokatzen direnean, espata berdinarekin bizitza hiltzen duenari aurre egiteko, elkarrekin borrokatzeko barrikada berdinaren atzean, IUSTIZIA, (bakarra guztiontzat) BERDINTASUNA (ludiko biztanle guztien artean eraginkorra) ASKATASUNA (egiazkoa ez itxurakoa)  eta herriek izateko eta bakean bizitzeko daukaten ESKUBIDEA.

8.- Munduko Poetek egoteko ala izateko duten edozein lur zoria, berezko hondarra, gaitza borrokatzeko, azalduko dute, boterearen jauregietan naiz hiriaren zoritxarreko haitzuloan ere, nekazariek lantzen dituzten belarretan ala meatzaria odola jaurtitzen  dagoen meatokiaren  sakonenean, poetak ez du auzo bakar bat ere bisitatu gabe utziko berba bertara eramateko, lur gainera isurtzen den euria izango balitz bezala, zorioneko ikuskizuna ikustarazten, gizadiaren begietarako loreak izango balirateke. Poeta gudaria gidatzen duen, gaueko iluntasunean dunak izango balitz bezala, argia izango da.

9.- Munduko Poetek bakezaleak aitortzen gara, baina ez koldarrak edo geldiak, belizistak,  baina inolaz ere inozoak.. Sentimenduzkoak naturaz, artearen mintzaira, idaztearen tinta, geure arimen odola delako. Xarma artistikoaren hordikerian harrapatuta bizi gara, sorkuntzaren zorabio mingarriraino. Baina sorkuntza honek helburu zehatza izango du beti. BIZITZA HOBETU, gurea (bakoitzarena) guztiona (kolektiboki). Bake unibertsalaren bila gauden bakezaleak gara. Baina BAKEA ez da hutsaren truke etortzen, irabazi behar da, beregatik borrokatu. Horregatik gudariak gara. Eta BAKEA ez da izango IUSTITZIA ez badago. BAKEA , lehenik IUSTIZIA errege denean, izango da soilik . Justiziaren fruitu eta ondorioa baldin bada besterik izan daiteke bakea. Bestela, orain inperioen errege-aldian dena, izango da. HILERRIEN BAKEA.

10.- Munduko Poeta izateko beti hobetzeko prest egon behar da. Aniztasunean hazteko, pluraltasuna onartzea bizitzaren zailtasuna onartzen dugun bezala. Munduko Poeten taldean borrokatzeko esparrua egongo da beti, sinestunak izan ala ez, ateoa ala erlijiozkoa, bidezkoak ala tronpatuak, baina BIZITZAren alde honetan, heterosexualak, bisexualak ala homosexualak, baina MAITASUN jatorraren maitaleak., aspaldiko gudariak edo gaur egungo borrokalariak, baina beti ONTASUNAren militanteak. Ludia batzen duen gizatiar  kate handiak, mailaz- maila, itxaropen eta irribarreen poeta banatzaileetaz osatuta egongo da, denboraren jaiotzatik dirauen gatazka honetan.

11.- Gizonak besteari egotziko dizkio bere erruak, gure erronka bakoitzaren sena nork bere gain hartzea da, bere izaeraren babespean, bestearengana jo behar gabe bere akatsak eta porrotak isilarazteko. Gure itxaropena hitzen bidez jaikitzea da, berba esnatu bakoitzaren bihotzetan, mendien bertsoa, arimaren isiltasun adeiaren gaua,naturaren sabeleko bilgarri arretatsua, goizean ikuslea izan, bakoitzak bere arima maitasunarekin igo dezan, hitzekin. Poesia ludiarena da, eta beregan gaude.

 

Munduko Poeta,

Elkartu zaitez gizadiaren izatearengatik borroka honetara!

BIZITZAren jarraipenerako behar den mailan bihurtu zaitez!

 

Luis Arias Manzo

(idazlari nagusia)

Santiago de Chilen 2005eko Abenduan.

 


Desarrollado por: Asesorias Web
s
s
s
s
s